IKUS-ENTZUN

Europako Zinemaren Euskadiko Astea "Metropolis" filmarekin hasiko da

Maiatzaren 8an hasiko da Europako Zinemaren Euskadiko Astea. Inaugurazio-ekitaldia oso berezia izango da, izan ere, Fritz Lang zuzendariaren Metropolis pelikularen bertsio osoaren estreinaldi nazionala egingo da Gasteizko Principal Antzokian 19:00etan.

Estreinaldi mundiala Berlinale zinemaldian egin zen eta oraingo honetan gurera etorriko da berezitasun batekin: Bilbao Philarmonia Orkestrak filmaren jatorrizko partitura joko du zuzenean.

Honetaz aparte, maiatzaren 10etik 15era Europako zinema hoberenaren 20 pelikula Euskadiko hiru hiriburuetako hainbat zinema-aretotara eramango dituzte. Hala nola, Federico Felliniren Amarcord, Ettore Scolaren Una jornada particular edo gidoi egokitu onenaren Oscar sarirako proposatutako In the Loop britainiarra

Pelikula guztiak Gasteizko Florida, Bilboko Multi eta Renoir, eta Donostiako Príncipe zinema-aretoetan proiektatuko dira.

Gara

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button