BESTELAKOAK

Bilblogari Lehiaketaren saridunak

Aurten ia bikoiztu egin da parte-hartzea. Mota askotako blogak heldu dira eta guztietan gaur egungo gazteek dituzten zaletasunak, kezkak eta ilusioak nabarmentzen dira.
Bilblogari lehiaketan parte hartzeko hiru atal izan dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena saritu da.

Julen Gabiria idazle eta blogeroak eta Karmele Perez de Urraza EHUko irakasleak honako irizpideak baloratu dituzte: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta atarien originaltasuna.
Honakoak dira sariok:
Blog pertsonal onena: 300 euro
Taldeko blog onena:300 euro
Blog tematiko onena: 300 euro
Blog originalena: 300 euro

Epaimahaiak aurkeztu diren 32 blogak baloratu ditu, guzti-guztiak interesgarriak izan baitira, baina honakoak izan dira aurtengo sarituak:
Blog pertsonala atalean
Ane Elordi Alburquerque (Sentitu, pentsatu, ekin!)
http://aneelordi.blogspot.com/
Bereziki euskal kulturan oinarritutako bloga izanik, gaurkotasun eta hurbiltasun handiz aletzen ditu gure herriko literaturak, musikak, antzerkiak, bertsolaritzak eta abarrak ematen duten uzta, panorama kulturalaren esparru guztietara oso modu atseginean helduz.

Blog tematikoan
Adrian Hugo Llorente Aginagalde (Zientziaz)
http://zientziaz.wordpress.com/
Blogintzak, sarri askotan, errazegi jotzen du gai arruntetara. Aldiz, ez da hain ohikoa zientziari buruz modu dibulgatiboan hitz egiten duten blogak aurkitzea, hain gutxi euskaraz. Blog honek horixe du gaia: zientzia irakurlearengana hurbiltzen du, hizkera zuzen eta ulerterrazean, eta pentsamendu zientifikoa hedatu nahian.

Taldeko bloga
Maria eta Ixone Landeta Guarrotxena (Tendentziak)
http://ixonemerimoda.blogspot.com/
Itxura izaten da gure lehenengo bisita-txartela, zeren, gustatu zein ez, modaren eta itxuraren gizartean bizi gara. Kasu batzuetan txarrerako izango da, baina oraingoan onerako izan da, modari buruzko blog interesgarriak ere badaudela konturatu baikara. Arropak, osagarriak, modari buruzko albisteak, proposamenak eta tendentziak aztertzen dituen bloga.

Blog originala
Iban Calzado (Bizitza 'solo' da)
http://oinetako.wordpress.com
Blog originalenaren saria jasoko du, baina beste sari asko ere jaso zitzakeen blog honek. Euskara bikainean idatzita egoteaz gain, luze eta zabal jorratzen ditu Hegoamerikatik egindako bidaia baten gorabehera guztiak, kontinente horretako jendearen, bizi-baldintzen, historiaren eta izaeraren erradiografia zehatza eginez, kronika aberats eta oparoa eskainiz irakurleari.

Mila esker guztioi parte hartzeagatik

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button