ARTEA

Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa

Joan den uzatilean, Bulegoa z/b ekimenak komisariotzako ikastaro bat jarriko zuen abian, zenbait bilera eginez. Bilera bakoitzak bi saio izan zituen. Lehenengo bilera hura Peio Aguirrek gidatu zuen. Abiapuntua honakoa zen: Zer esan nahi du komisariatzeak?

Orain, Bulegoa z/b ekimenak eta Azkuna Zentroak Erakusketaren saioa (1977-2017) Komisariotzari buruzko Nazioarteko Sinposioa antolatu dute irailaren 21ean, 22an eta 23an. Erakusketaren saioa (1977-2017) proiektua 2016an jarri zen abian, hitzaurre batekin, eta hiru urtez luzatuko da, nazioarteko hainbat bileratan. Proiektuaren bidez, 1977 eta 2017 urteen artean izandako erakusketa zehatz batzuk aztertu, eta saiakeraren ideiarekin duten harremana ikertu nahi da.

Lehen bilerak 1977-1987 hamarkada izango du ardatz, eta orain egingo da. “Denboraldi horri buruzko begirada desberdinak jarriko ditu harremanetan, orainalditik abiatuta, eta garai hartako testuinguru politikoa, kulturala eta soziala aintzat hartuta; eta artearekin eta erakusketaren ideiarekin duten harremana aztertuko du”.

Bertan, Tamara Díaz Bringas, Bojana Kunst, Dora García, Carles Guerra, Franco Berardi Bifo eta Adrian Heathfield adituek hitzaldiak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button