ESZENA

Metrokoadroka kolektiboaren “Mr. Señora” lana, Donostian

Metrokoadroka kolektiboak Mr. Señora teatro-errezitaldia eskainiko du Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, martxoaren 17an, 20:00etan.

Emanaldiak Oier Guillanek Txalaparta argitaletxearen eskutik plazaratu duen antzerki-liburua du oinarri. Wikipediaren arabera, “Ileordea edo bilordea ile sintetikoz zein naturalaz egindako ordezko adatsa da. Buruan jartzen da eta arrazoi estetikoengatik erabiltzen da. Gizon-emakume askok janzten dituzte ile-galera disimulatzeko”.
Baina, batzuetan, disimulatzeko egin beharrean,  bakardadeaz, norberekeriaz, heterosexualitateaz, minaz, jeloskortasunaz edota sudurreko ileez hitz egiteko janzten ditugu ileordeak eta armairutik ateratzen gara.

Lan honetan, umoretik, ironiatik, elkartasunetik eta proboziorako gogotik sortu eta pentsamendu bakarraren kontra idatzitako zazpi antzezlan bildu dira.

Oier Guillan (Larratxo, 1975) idazlea, kazetaria eta antzerkigilea da eta Mikelazulo kultur elkartearekin lotura handia du eta Metrokoadroka kolektiboko kidea da. Literaturan Eskuen sustraiak, Herio heroi/Arra.Arraroa, Hura ez da lekua eta Elkartasun basatia ditu azken lanak.

Oholtza gainean Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan paratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button