MUSIKA

La Basu-k “Izotz erregina” EPa kaleratu du

Elena Caballero bilbotarra dago La Basu goitizenaren atzean, eta Taupaka Elkartearen arabera, “Euskal Herriko emakumezko rap musikaren ikur nagusia da”. Bada, La Basuk euskarazko abestutako hiru doinu biltzen dituen Izotz erregina izenburuko EPa argitaratu berri du. Grabazio berria urte amaieran plazaratuko duen iraupen luzeko lanaren aurrerapena da.

Diskoaren oinarriak DJ Ibaik egin ditu, eta estudioan, hainbat musikariren laguntza izan du, tartean, Mufasa, Euskal Herriko beatbox txapelduna eta Jon Velasco (gitarra) eta David Nanclares (baxua).David Nanclaresek grabatu du diskoa Barakaldoko Hala Dzipo estudioan, eta Unai Mimeza, berriz, nahasketaz eta masterizazioaz, arduratu da.

Taupakak iragarri duenez, “La Basu ezizenaz ezaguna, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, raggae, R&B, rock, punka eta flamenkoa ere nabarmentzen ditu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button