ESZENA

Pertsona itsuek sortutako imaginarioa

Bilboko Pabellon 6 aretoan, Jesus Nietok zuzenduriko eta Onírica Mecánica konpainiak antzezturiko Morfología de la ceguera lana ikusteko abagunea izango da otsailaren 22, 23 eta 24an, 20.00etan.   

Morfología de la ceguera entzumenetatik abiatutako esperientzia da; pertsona itsuek sortutako imaginarioa aztertzen du, hauek dituzten ametsen errepresentazioa erakusteko. 

Mariu del Amo aktore itsuak gorpuztutako pertsonaiaren bidez, iluntasun espazio batean sartuko dira ikusleak eta hortik abiatuta beste mundu imaginario konplexuan murgilduko dira.

“Bertan pertzepziozko istorio txikiak biziko dituzte: dibertigarriak batzuk, arraroak besteak. Ohiko eta ez ohiko abenturak. Pertsonen errealitatearen puska ordenatu eta desordenatuak”.

Jesus Nietok zuzendutako pieza, urte bateko ikerketa lanaren ondorioa da, zeina pertsona itsuen bizipenek eta istorioak jaso ondoren sortzen diren galderek osatzen duten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button