ESZENA

Lautan Hiru antzerki jaialdiak zortzi pieza eskainiko ditu lau ostegunetan

Lautan Hiru antzerki jaialdia lau ostegunetan egingo da, eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: 5 antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu.
Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta urtero legez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, sei espaziotan gauzatuko dena: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta La Sinsorga.

Lautan Hiru antzerki jaialdiak euskarazko antzerkiari emango dio bultzada beste behin, eta horretaz gain, antzezlanak erakusteko gune berriak eskaini nahi dizkie sortzaileei. Gainera, Bilboko Zazpikaleetako giroan eragin nahi du, kultura aukerak zabalduz.
Eta horretarako, 8 ekitaldi eskainiko dituen programazioa ondu du otsailaren 8an, 15ean, 2an eta 29an.
Jaialdiaren aurtengo ardatza antzerkiaren gorputza izango da, eta hain zuzen, gaur berton, gorputzaren adierazpen kontzientzia lantzeko tailer performatibo eta parte-hartzailea emango dute Ainhoa Artetxek eta Itsaso Payak, Euskaltzaindiaren egoitzan. Horren ostean, 20:15ean, La Sinsorgan, Laura Penagos aktoreak Putaren bakarrizketa eroetxean egingo du.

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, eta aurten Iruñeko La Piel konpainiak jaso du, Beren izenez lanagatik. Lan hau jaialdian bertan estreinatuko da, otsailaren 22an.

Datorren astean, hilak 15, bi saio izango dira: 19:00etan (BIRA), Duzhe Dobre (Iñigo Elosegi, Eneritz Sanchez eta Iñaki Cid), eta 20:00etan (7KATU), Belarriprest (Amaia Bono).
Otsailaren 22an, 19:00etan (Kalderapeko), La Piel konpainia arituko da Beren izenez piezarekin. Eta 20:00etan, (Euskaltzaindia) Telmo Iruretak Goya non-stop egingo du.
Azkenik, otsailak 29, 19:00etan (Euskaltzaindia) The Question (Cecilia Paganini eta Gorka Ganso), eta 20:00etan (Cafe Bar Bilbao) XXI. Cafe Bar Bilbao-Tartean sariak: Arropa zuria (Iñaki Cid), eta Dolu (Pantzo Hirigarai) piezen irakurketa dramatizatuak antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button