IKUS-ENTZUN

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa gaurtik aurrera

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB) azaroaren 16tik 21ra ospatuko da.  Covid-19 ekarritako pandemiak baldintzatuko du jaialdia eta osasun neurrien araberako aurrez aurreko emanaldiak eta onlinekoak izango dira.

Aste osoan zehar, eta larunbatera bitartean, hiru tokitan izango dira emanaldiak, Irunen Amaia KZ eta Oiasso Erromatar Museoan, eta Donostian, Aquarium-ean eta Tabakaleran.

Programaren ardatz nagusia,17:00 eta 19:00etako saioek osatuko dute. Aurtengo edizioan 17:00etako emanaldiak, Gure hastapenetatik gaur egun arte izenburuarekin, Amaia KZko hitzaldi aretoan ospatuko dira. Gaur, azaroak 16, izango da lehen saioa.

Sekzio ofizialaz gain, zinemaldiaren hezkuntza sekzioko filmak online izango dira eskuragarri ikastetxeentzat. Hezkuntza sekzioko filmak honako hauek dira: Twelve decades of discovery (Nikos Dayandas. 2019); Tintin et le mystère de la momie Rascar Capac (Fréderic Cordier. 2019); First among equals (Nikos Dayandas. 2019); Mächtige Männer, onhemächtige Frauen? (Birgit Tanner, Carsten Gutschmidt. 2019); Ercolano e Pompei. Visioni di una scoperta (Pietro Galifi. 2018); eta Vellem esse gemma (Alicia Satué. 2020)

Zinemaldiaren itxiera azaroaren 21etik 18:00etatik aurrera izango da. FICAB zinemaldiaren 20. urteurrena ospatzeko Bizinema Bang Bang taldearen animazioa eta The Mummy (1999) filmaren proiekzioa programatu dituzte.

Programazioaren gaineko xehetasun guztiak FICABek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button