LITERATURA

Arrate Egañak “Paradisua” liburua plazaratu du

Arrate Egañak (Errenteria, 1963) bost kontakizun bildu ditu helduei zuzenduriko Paradisua (Elkar) liburuan. Idazle gipuzkoarrak ibilbide oparoa egin du orain arte haur eta gazte literaturan. Atzo aurkeztu zuen Paradisua liburua helduentzako idatzi duen estreinako lana da.

“Literaturak genero eta adierazpen-modu asko eskaintzen ditu norberaren istorioak, emozioak edo nahiak azaltzeko: antzerkia, gidoiak narratiba, poesia… Forma horietan guztietan jardun nahiko nuke, denbora izanez gero, eta gehiegi barreiatu gabe, ahal balitz, bederen”, esan du Errenteriako idazleak.

Liburuak biltzen dituen bost istorioetan pertsonaiak eta haien arteko harremanak dira aztergai. Familiaren babesetik alde egin nahi duen gaztea, bikote krisiak edo lagunen arteko hika-mikak dira Egañak jorratzen dituen gaiak.

“Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren”, irakur daiteke atzeko azalean.

Arrate Egañak Hispaniar Filologian lizentziatua da eta Hezkuntzan lan egiten du, irakaskuntzaren ebaluazioan. Gidoigintza ikasketak ere egin ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button