LITERATURA

Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa abian da

Bi urtez deialdirik izan gabe, Elkar Argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak Jokin Zaitegi Saria itzulpen-lehiaketa berria abiatu dute, zeina Literaturako Nobel Saria euskaratzera bideratua dagoen, 2002 urteaz geroztik.

Hortaz, Zaitegi Sariaren aurtengo xedea Svetlana Aleksiévich idazlearen Gerrak emakume-aurpegia du kronika-liburua euskaratzea izango da, bielorrusiarra izan baitzen 2015eko Literaturako Nobel Saria.

Lehiaketan nornahik parte har dezake. Horretarako euskaratutako lagin bat bidali beharko da ondoko helbide elektronikora: aed@aedelkartea.eus, apirilaren 26a baino lehen. 

Ekimenari buruzko xehetasun guztiak hemen: elkarargitaletxea.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button