BERTSOTAN

Bertsoz beteriko urtea, eta azken bertso saioa

Hitzetik Hortzera saioan (larunbatean, 21:00etan ETB1n) bertsoz beteriko urteari errepasoa egingo diote.

Urtea bukatzearekin batera ohitura da urtearen errepasoa egitea, eta Hitzetik Hortzerak ere horixe egingo du: 2023ak emandako bertsoaldiekin osatutako programa izango da asteburu honetakoa, eta ez da sorpresarik faltako.

“Mirari Martiarena aurkezleak berak hartuko du lehen sorpresa: bertsolariek Donostiako Maria Cristina hotelera gonbidatuko dute atseden hartzera. Luxuzko atsedena hartzeko, luxuzko bertsoaldiak aurkeztuko ditu Mirarik. Kantuan hainbat bertsolari ikusteko aukera emango digu errepaso programa berezi honek, besteak beste:  Aitor Etxebarriazarraga, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Iruri Altzerreka, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina entzuteko aukera izango da.
Haira Aizpuruak sortu eta abestutako Barkatzaroa bertso jarriekin agurtuko da urtea.”

Eta saioa fisikoa nahi baduzue, urtero legez, urteko azken bertso saioa egingo dute abenduaren 30ean, Plateruenan, 22:00etan hasita. Bertan Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, eta Unai Iturriaga bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button