MUSIKA

“Kultura Live” elkarteak hamargarren urteurrena bete du

Kultura Live Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkarteak hamar urteko ibilbide egin du aurten. Data berezi horren harira, hainbat jarduera ondu dituzte, tartean, hil honetan egingo den Kultura Live Zirkuitua 2018.

Hala, Kultura Live Zirkuitua horren baitan, makina bat kontzertu egingo dira maiatzean. Kontzertuok Kultura Liveko kide diren ondoko aretoetan egingo dira: Indara, Le Magneto, Kafe Antzokia, Hell Dorado, Fever/Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Totem aretoa, Bilbaína Jazz Club, San Agustin eta Plateruena.

Lokal horietatik musikari hauek pasatuko dira, besteak  beste, Monster Magnet, Ainara Legardon, M. Ward, Cycle, Non Servium, King Khan & The Shrines, Russkaja, Gatillazo eta Willie Nile & Band.

Aste honetako egitarauaren barruan hiru emanaldi bildu dituzte: ostegunean, Eri Yamamoto trio, Bilboko Bilbaína Jazz Club (Bilbo); ostiralean, Furyo eta The Creepy Tones, Baionako Le Magneton; eta, azkenik, larunbatean, Masterplan, Skeletoon, Dark Embrace  eta Taken taldeak Irungo Tunk aretoan.

Horretaz gainera, eta Kultura Live elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko ondu duten egitarauaren baitan, ekainaren 4tik 6ra, Musika Jaialdien Live DMA elkartearen Batzar Nagusia egingo da Bilbon. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituzten 18 herrialdeetako ordezkariak bilduko dira Bilboko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button