LITERATURA

Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Saria

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XIII. edizioko sarien banaketa egin da gaur goizean Bilboko Udaletxean, Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen presentziarekin.

Jon Sudupe filosofo euskaldunak eta Jairo Garcia filologo granadar gazteak irabazi dute Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Saria, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan

Jon Sudupek, Oi, Europa! lanarekin irabazi du aurtengo edizioan (berak ere 2003an eta 2007ansari bera eskuratu zuen). Gaztelaniazko lan sarituak La mitad ignorada. En torno a las mujeres intelectuales de la Segunda República, joan den mendeko lehen hamarkadatako Espainiako emakume idazleen taldeak egin zituen ekarpenen berri ematen du.


Zenbakiei erreparatuz gero, sariak gaztelaniazko 76 lan eta euskarazko 2 jaso ditu.

Beste aldetik, ekitaldian bertan, iazko edizioan saritutako liburuen aurkezpena ere egin da: Alejandro Tomasini mexikarraren Filosofía moral y visiones del hombre (Devenir argitaletxea), eta Joseba Agirreazkuenagaren Euskal herritarren burujabetza (Alberdania argitaletxea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button