Nontzeberri

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak Trikitixa Eguna antolatu du

Urte honetan Trikitixa Eguna Portugaleten ospatuko dute trikitizale eta trikiti-jole guztiek, ekainaren 6an.

Ohikoa denez eguneko programazioa ondu dute dagoeneko. Hala, 12:00etan, trikitilarien topaketa izango da Solar plazan; geroago, 12:30etatik aurrera kalejirak eta trikipoteoa egingo da herritik.
Eta bazkariaren ostean, arratsaldeko 22:00etan, erromeria izango da plazan Imuntzo eta Belokiren eskutik.

Bazkari handia egongo da, guztion gozagarri, eta horretara apuntatzeko azken eguna ekainaren 3a izango da.

Informazio gehiago hemen.

Exit mobile version