LITERATURA

“Gazteluma”, VIII. Literatur Sorkuntzarako Burtsa

Baionako elkar liburudendak, elkar fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoz, Gazteluma, VIII. Literatur Sorkuntzarako Burtsa sortu du. Bi urtetarik behin antolatuko da diru-laguntza hau, eta 3.000 eurokoa izango da.

Deialdi honetara, 40 urte baino gutxiago dituzten idazleek idatzitako narratiba lan proiektuak aurkez daitezke, iparraldeko euskara batuan sortuak, inon argitaratu eta sarituak izan ez direnak.

Landu nahi duen idazlanaren aipamen laburra bidaliko da ezaugarri nagusiak agertuz, eta horren lagin bat, 15-20 orrialdekoa. Gutunazal batean, kanpoko aldean, idazlanaren izenburua izango da eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanaren egitasmoak urriaren 17erako entregatu beharko dira, eta irabazle suertatuz gero, 2015ko urriaren 2rako.

Hautatuko den idazleak, diru-kopuruaren erdia epaimahaiaren erabakia jakinaraztean eskuratuko du, eta beste erdia idazlana argitaratzean.

Elkar argitaletxeak, 2016ko Sarako azokarako argitaratuko du idazlana Gazteluma sailean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button