BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketan lehen finalaurrekoa

Arabako Bertsolari Txapelketan bost kanporaketa jokatu dira dagoeneko eta horren ondorioz 18 bertsolari sailkatu dira. Orain, lehen finalaurrekoa jokatuko da larunbat honetan, otsailaren 16an, Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan. Asier Otamendi, Irati Anda, Serapio Lopez, Orlando Arreitunandia, Rikardo Gonzalez de Durana eta Juan Mari Juaristi lehiatuko dira lehenengo finalaurreko honetan.

Datorren panorama hauxe da: hiru astetan zehar hiru finalaurreko jokatuko dira Izarran, Aramaion eta Dulantzin. Saio bakoitzaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako eta beste hirurak saio hauetan lortutako puntuazioaren arabera zain geratuko dira azkeneko finalaurrekoa Dulantzin jokatu arte.

Dakizuenez, finala, Gasteizko Printzipal Antzokian, martxoaren 16an, jokatuko da.

Informazio gehiago hemen topatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button