BERTSOTAN

Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamalaugarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak maiatzaren 3tik 14ra arte aurkeztu ahalko dira.

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal dute. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko bertsoak onartuko dira bakarrik eta gaia, doinua eta neurria libreak izango dira.

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira: A maila, 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte; B maila, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte; C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte; eta D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte.

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean helbide honetara bidalita: Berako kultur etxea. Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua, 11. 31.780 BERA (Nafarroa); edo emailez: kultura@bera.eus

Saiak ekainean banatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button