MUSIKA

Melvin Davis eta Lazy Lester, Mojo Workin’ jaialdian

Donostiako Mojo Workin’ 50eko eta 60ko hamarkadako rhythm & blues eta soul estilo beltzak ardatz dituen jaialdia da. Asteburu honetan egingo da laugarren edizioa.

Amerikako Estatu Batuetako Melvin Davis soul musikari eta abeslaria eta Lazy Lester blues artistaren emanaldiak izango dira jaialdiko izen nagusiak, biak ala biak, 50 eta 60ko urteetako musikariak dira. Lehenengoa Detroit hiriko soul ordezkaria da, eta bigarrenak, berriz, Louisiana estatuko Excello blues diskoetxe mitikoarekin argitaratu zituen bere diskoak.

Bi estatubatuarrek The Wildo Mojitones musikari espainiar batzuek emanaldi hauetarako propio osaturiko taldearen laguntza izango dute oholtzan. Bi horiei, Gasteizko The Allnightersen kontzertua gehitu behar zaie.
Euskal Herriko lehendabiziko soul banda hau, urte askotan isilik egon ondoren, jaialdi honetarako batu dira berriro. Aipaturiko hiru kontzertuak Gazteszena aretoan izango dira larunbatean, martxoak 2.

Horretaz gainera, erritmo beltz dantzagarri eta frenetiko horietan adituak diren makina bat disko jartzaile ospetsu izango dira ostiraletik igandera bitarte, hala nola, Bill Kealy, Jordi Duró, Jules Winnfield, Dr. King Schultz eta Dr. Punko donostiarra. Azken hori jaialdiaren antolatzaileetako bat da. Igandean, gainera, Jamaikako soinuen inguruko festa ere egingo dute Le Bukowski tabernan.

Jaialdiarekin loturiko xehetasun guztiak jaialdiaren Facebook webgunean daude jasota.

Elektronika eta Jupiter Jon

Dena dela, abangoardiako soinua elektronikoak gustuko izanez gero, Donostian bada beste hitzordu interesgarri bat larunbatean Guardetxean. Oreka izenburupean, Blue Daisy, Ope Loeb eta SunAquatic Project arituko dira. Azkenik, gogoratu Le Bukowski tabernan, halaber, Jupiter Jonek joko duela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button