LITERATURA

Beñat Sarasolaren “Bainaren belaunaldia”

Joan den urtearen hondarretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aita Santi Onaindia bekaren saridun gertatu zen Beñat Sarasolak landutako Bainaren belaunaldia, Ustela, Oh Euzkadi! eta Pott lana agertu zen. Egunotan Nontzeberrin jaso dugu liburua.

Lan honetan, egileak Ustela, Pott eta Oh Euzkadi! aldizkariak aztertu ditu, eta bertan egon diren idazle taldeen ekarpenak ikertu, hala nola, Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren literatur ibilbidea.

Berrehun orrialde pasatxoko lanean aipaturiko aldizkariak analizatzeaz gainera, Literaturaren autonomiatik postkolonialismora izeneko atal zabala dator. Bertan, Esparru eta sistema literarioak, Kontrakultura, Literatura konparatua eta Postkolonialismoa izeneko kapituluak ere jorratu ditu egileak.

“Zergatik Bainaren belaunaldia? Alde batetik, hiru taldeek (Ustela, Pott eta Oh Euzkadi!) nolabait partekatu zuten joera umoretsu eta (auto)ironikoaren berri ematen digulako. Bestetik, eta batez ere, arrasto ona ematen dutelako aldizkariotan aurki zitekeen jarrera kritikorako. (…) edozeren aurrean, baita adostasun zabalenaren gainean ere, bainak jartzeko gertu egon ziren,…  (…) jarrera kritiko hori hertsiki loturik dago literaturaren autonomiaren defentsarekin, eta horregatik, Bainaren belaunaldia izan genuen literaturaren banderatzat hartu eta lau haizetara zabaldu zuen lehen belaunaldia.”

Liburua Labayru Fundazioak argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button