BERTSOTAN

Miren Amurizak finalean parte hartuko du

Atzo izan zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Gernika-Lumon, eta Miren Amurizak lortu zuen puntuaziorik altuena, eta ondorioz, finalerako zuzeneko txartela.

Hau dela eta, orain badakigu zein bost bertsolarik lortu duten finalerako pasea puntuazioaren arabera. Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Miren Amurizarekin batera Igor Elortza, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria eta Onintza Enbeita izango dira finalean elkarrekin.

Honezkero jakingo duzue finala abenduaren 15ean izango dela, 17:30etan, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan. Sarrerak aurretiaz erosteko aukerea izango da www.bertsosarrerak.eu webgunean eta finalaren egunean bertan Bilbao Arenako leihatilan. 12:00etarako zabalduko da txarteldegia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button