MUSIKA

“Galerna. Azken bidaia” piezaren aurre estreinaldia, Leioan

Leioa Kantika Korala abesbatzak, musikaren laguntzaz, eta euskal doinu herrikoietatik abiatuta, irudimena piztuko du ur sakonetan sartzeko, Leioan egingo duen Galerna. Azken bidaia obrarekin. Hitzordua hilaren 15ean izango da, 19:00etan hasita.

Loraldia jaialdiak azaldu du modu bikainean zertan datzan ikusgarria.
Lan hori itsasoari buruzko begiratu emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurriezinaren poetika, senideak galtzeko arriskua, mundu berriak deskubritzeko ilusioa, itsas jendearen alaitasuna edota bertan bizi diren kreaturak irudikatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondariak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.
Itsasoari idatzitako poemak, itsasoaren inguru sortutako kondairak, kantutegietatik ateratako itsas doinuak, lan kantak, amodiozko kantak, … itsasoak emandako uzta ugari da eta Juan Kruz Igerabidek uztartzen ditu denak itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.
Oinarria Leioa Kantika Korala da, beraz musika korala izango da pisu handiena hartuko duenak, baina koruari laguntzeko talde instrumentala, tenore bakarlari bat eta aktore batek lagunduko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button