IKUS-ENTZUN

Zinegin Festibala, Iparraldeko euskal zinemaldia

Atzo, abenduak 13, hasi zen Zinegin Euskal Zinemaldia Hazparnen, eta bihar arte iraungo du. Ekimena TTattola gaztetxeak eta Eihartzea kultur etxeak atondu dute, eta Euskal Herriko eta euskarazko filmak eta dokumentalak ezagutaraztea du xede.

Egunotan honako filmak ikusi ahalko dira: Sur Les Pas de Jakes; Gazta Zati Bat; aurtengo Kimuak programaren baitan dauden film laburrak; Barrura Begiratzeko Leihoak; Xora; Cimetière Das Vivants; Bi Anai; Gartxot; Ziztadak; Tábanos; eta, azkenik, Bertsolari.

“Euskaldunek ulertu dukezute menturaz Zinegin izenburu horrek zer hitz joko duen, beraz huna beste bat : Jakes segituz, gazta zati batek zabalki xoratu zuen Gartxot bertsolaria, eta haritz barneko bi anaien ziztadak, bizidunen hilerriaren barrura begiratzeko leihoak zirela zion. Eni bederen, hori zin egin zidan…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button