KULTURARTEKOTASUNA

Astelehenean, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Sopelako Udalak Bat Egin Berdintasunaren eta Askatasunaren Olatuarekin – Súmate a la Ola de la Libertad y la Igualdad. Homofobiarik ez. No a la homofobia kanpaina jarri du martxan Ekimen honekin,  Sopelak Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren astelehenean, maiatzaren 17an.

“1990eko maiatzaren 17tik, OMEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuenetik, egun hau ospatzen da. Horrela, egun honek balio esanguratsua du lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualentzat, haien eskubideen aldeko eta gaur egun LGTBI kolektiboak oraindik ere aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa.”

Sopelako Udalak sexu- eta genero-aniztasunarekiko gorrotoak eragindako erasoen aurkako salaketan eragin nahi du, eraso hauek gure inguruan ez ezik edonon gertatzen baitira. Lesbiana, gay eta bisexualen lege-babesean aurrerapen handiak egin diren arren, NBEko 70 estatu kidek sexu bereko helduen artean adostutako sexu-ekintzak zigortzen jarraitzen dute. LGTBI kolektiboaren aurkako aurreiritziak nabarmenak izan dira munduko eskualde askotan Covid-19ari emandako erantzunetan. Horregatik, beharrezkoa da oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea. Izan ere, diskriminazio- eta indarkeria-mota guztien aurka borrokatzeko erantzunkizuna guztiona da.

“Sopela inklusibo eta anitz bat aldarrikatzen dugu, aniztasuna hizpide dugun esparrutik ulertuta, baina baita bere osotasunean ere. Sopelatik ahaleginak batuko ditugu herritar guztiekin, gizarte justuagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko. Berdintasunerako eskubidearen eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminaziorik ezaren alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin”,  esan du Teresa Fernandez Udaleko Gizarte Ekintza, Emakume, Berdintasun eta Lankidetza Saileko zinegotziak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button