IKUS-ENTZUN

“Zinecittà” zine italiar garaikide zikloaren bosgarren edizioa, Bilbon

Gaur berton, otsailak 6, abiatuko da Euskaditaliak- Italiako Kulturari buruzko Zentro Ofizialak sustatutako Zinecittà zine italiar garaikidearen egitaraua, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren laguntzarekin ondu dena. Egungo gizarte italiarra ezagutzeko parada ematen duten emanaldiak  Kale Nagusiko BBK Aretoan izango dira, otsailaren 6an, 7an eta 8an, 20:00etatik aurrera.

Edizio honek Beste leku batean gaia du ardatz, eta “pertsonek leku batzuetatik besteetara egiten dituzten mugimenduak Italiako egungo gizartean eragindako aldaketei buruzko hausnarketa izan gura du: migrazioak, despopulazioa, migratzaileen harrera eta itzulera”.

Zinecittà zikloa gaur arratsaldean hasiko da, Gianfranco Rosi zuzendariaren Fuocoammare (2016) filmarekin. Obrak azken 20 urteetan Italiako Lampedusa uhartea erdigune izan duten itsas migrazioak jorratzen ditu.  Biharko saioan, hilak 7, Simone Godanoren Moglie e marito (2017) komedia izango da ikusgai. Azkenik, otsailaren 8ko saioa, arratsaldeko 19:30ean hasiko da Zinecittà Express lehiaketan parte hartuko duten film laburren aurkezpenarekin. Ondoren, Vado verso dove vengo filma pantailaratuko da. Proiekzioaren amaieran, Nicola Ragone zuzendaria eta Luigi Vitelli gidoilaria ikus-entzuleekin arituko dira berbetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button