IKUS-ENTZUN

Aste honetan “Donosskino” festibala, Donostian

Donosskino festibalaren bosgarren edizioa egingo da Donostian, urriaren 5etik 9ra. Kristonkino kolektiboak antolatzen ditu ekimena eta bertako emanaldiak, Donostiako Antzoki Zaharreko pantaila handian ikusgai izango direnak.

Lehen egunean, 1979ko Alien (Ridley Scott) filma omenduko dute Alien: The Director’s Cut filmaren bidez, baina beste 23 film labur lehiatuko dira ShortZinema sailean.
Sei euskal film labur izango dira ikusgai: Dar-dar (Paul Urkijo Alijo), El perro (Daniel Cortazar), Hemen izango da (Amaia San Sebastian), Maite (Xabier Larrazabal), Polvo somos (Estibaliz Urresola), La colcha y la madre (David Perez Sañudo).
Aipatutako lanok Etxean Shortuak saria eskuratzeko hautagaiak izango dira. Sari horiez erabakitzeaz Dorleta Urretabizkaia aktorea, Molly Izaga zinemazale eta Zinemaldiko kolaboratzailea eta Oskar Tejedor zinemagilea arduratuko dira.

Sari horiek guztiak urriaren 9an egingo duten sari banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

Pantailaratuko diren lan guztien zerrenda osoa, ordutegiak eta bestelako informazioa, Donosskino jaialdiaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button