MUSIKA

Sagarrez betetako "Haragizkoa" diskoa kalean da

Omar Nabarro poeta Edorta Jimenezekin mintzatzen da, Rafa Rueda kantariak bere ahots sotila jartzen duen bitartean. Horman irudi esanguratsuak begiratu ahal ditu ikusleak, eta poemak dozenaka.

Gernikan egin zen aspaldian lan honen aurkezpena eta gero ikuskizuna etorri zen. "Bihotzetik paperera eta paperetik ahotsera eraman nahi izan ditut nire sentimenduak, nire mundua", esan du Edorta Jimenezek.
Honen eskutik zabaldu da urteetan hain isilik egon den Omar Nabarroren haragizko mundua. Haren olerki erotikoak, maitasunezkoak, sagarrez betetakoak.

Eta poemagintza honi Rafa Ruedak jarri dio musika. "Aspaldian bere poema batzuk hartu eta kantu bihurtu nituen inolako helbururik gabe. Zerbait egin ahal zela iruditu zitzaigun eta forma ematen hasi ginen proiektu berri eta konkretu baterako" esan du Rueda musikariak.
"Bere hitzak kantatu egiten dute eta nire musikak ere esan egiten du" adierazi du geroago.
Honek ahotsak eta gitarrak grabatu zituen eta geroago New York hirira bidali zituzten bertan beste kolore bat eman ziezaieten. Sorpresa hartu dute guztiek diskoan datorrena entzuterakoan, eta sorpresa bera entzuleak hartzea espero dute.

Pop-rock bidetik abiatu dira kantuok baina kolore ukitu ezberdinak hartu ditu oraingoan, izan ere, Rafa Ruedak aurretiaz eginiko ikuskizunekin apurtu nahi zuen, bestelako formatua lortu nahian. Horrexegatik, ikuskizuna ez da kantu eta olerkien txandaketa hutsa. Mundu biren bat egitea baizik, hitzarena eta musikarena.

Ikusi eta entzun nahi baduzue zertan den Haragizkoa proiektua, abenduaren 6an Ahotsenean izango dira. Hala ere, ikuskizuna mugitzeko esperantza ere badute eta herriz herri ibiliko dira seguruenik.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button