ARTEA

Malvehy, Lascaray eta Susillaren margolanak, Gasteizen

Gasteizko Iradier galerian erakusketa kolektiboa paratu dute uztailaren 18a bitarte. Bertan, Eduardo Malvehy, Nacho lascaray eta Jesus Susilla pintoreen obrak bildu dituzte.

Malvehy teknika handidun pintorea da, eta bere lanetan kubismoaren eragina nabarmentzen da. Galeriak bidali duen oharrean jasotzen denez, “Malvehyk bere inspirazio iturri diren leku guztien edertasuna eta atmosfera adierazten du”. Hala, bere koadroetan Amsterdam hiriko kanal lanbrotsuak edo Greziako etxeen zuritasuna ageri dira.

Lascarayren proposamen piktorikoa bestelakoa da: bere margolanetan ehundurak azaltzen dira, tartean, hainbat lodieratako areak, berniz industrialak edo porlana. Erakusketa honetan elementu berri bat gehitu die egurrezko euskarrietan gauzaturiko pinturei: zaku ehuna. “Hondarraren uniformetasuna apur bat hausteko, eta irakurketa ezberdinak sortzeko”.

Azkenik, Susillaren estiloa oso pertsonala da: abiadurazkoa, iragankortasunaren edertasuna islatzen duena. Egungo pintura, urbanoa, zikina. Egunekotasunari atxikia. “Egunero ikusten dugun txokotan edertasuna antzematen duen pintorea da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button