KULTURARTEKOTASUNA

“Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna”, kirolean eta arrazakerian oinarrituta

Bilboko Udalak, Arraza-diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen, eta horretarako, kanpaina instituzional bat antolatu du, kirola duena oinarri bai edukiaren aldetik, bai irudiaren aldetik.

2007az geroztik, bada lege bat kirolean indarkeria, arrazakeria, xenofobia, intolerantzia eragozteko. Hala ere, geroz eta sarriago, gertaera xenofoboak eta arrazistak gertatzen dira behin eta berriro kirol inguruneetan. Horregatik, aurten, Bilboko Udalaren kanpainaren helburua da, ZAS! deritzon Zurrumurruen kontrako euskal sarearekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Athletic Club Fundazioarekin batera, kirolean arrazismoa prebenitzeko mezu argia zabaltzea, eta, aldi berean, tolerantziarako, inklusiorako eta kulturarteko bizikidetzarako eremuak sustatzea.

Plan horren barruan, Udalak abian jarri du kanpaina instituzional bat 0 Tolerantzia Arrazakeriaren Kontra goiburuarekin, mezu irmo bat eman nahirik arrazismoa eta xenofobia kirolean onartezinak direla nabarmentzeko.

Herritarrek konpromiso horrekin bat egin dezaten, Bilboko Udalak irudiak eta bideoak zabaldu ditu era bateko eta besteko euskarri fisikoetan, hala nola hiri-altzariak, udal egoitzetan kokatutako pantailak, eta, gainera, baita formatu digitala ere Udalaren web orrialdean.

Gainera, mintegi bat egingo da online apirilaren 14an, eta honako hauek parte hartuko dute: Lilian Thuram, Gaspar Maza, Laura Sentís, Aisha Al Said, Galder Reguera, Sitapha Sevané eta Aauri Bokesa. Zuzenean emango da ekitaldia Udalaren web orriaren bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.