ESZENA

Madrilgo Koreografia-lehiaketa Betoñuko KREAraino helduko da

KREAk Betoñun izango duen egoitza berriak Madrilgo Koreografia-lehiaketan irabazleak suertatzen diren dantza garaikideko koreografoentzako egoitza artistikoa eskainiko du.
Irabazleak, Madrilgo Fernan Gomez Antzokian ospatuko den XXIV. Koreografia-lehiaketan aukeratuko dira, abenduaren 2tik 5era. Lan koreografikoen sorkuntza eta hedapena eta sortzaileen formakuntza bultzatzea da ekimen honen helburua.

Lehiaketa hau programatzaile, koreografo eta dantza garaikidea gustuko dutenen topagunea da eta arlo profesionalaren panoraman ekimen sendotuenetariko bat bilakatu da.
Urteroko plataforma honek diru-sariak, bekak, egoitzak erakunde ezberdinetan, birak eta joan-etorrietarako diru-laguntzak eskaintzen dizkie sortzaileei.
Ekimenak aurten egoitza bat eskainiko die koreografoei KREA Adierazpen Garaikideak, Betoñun izango duen eraikin berrian.
Euren lan koreografikoa jarraitzeko xedearekin, egoitzak lau asteko iraupena izango du 2011an eta ostatua eta mantenurako diru-laguntza eskainiko du.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button