LITERATURA

Juan Cruz Igerabide idazlearen naturarako jaidura

Juan Cruz Igerabidek Ura saltoka. Natura eta Kultura jolasean izeneko saioa plazaratu du (Alberdania). Idazleak beti izan du naturarekiko joera bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai.

Haur garaiko oroitzapenetatik hasita, azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino, nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea.

Egileak horrela azaldu du bere azken lana du: “Ez nuen liburu hau egingo, pixka bat zirikatu ez banindute. Natura nire bizitzaren parte nola izan den adierazteak oso bizikizun pertsonaletara eraman nau. Bakoitzak naturarekiko harreman berezi bat bizi du modu intimoan. Hori txikitandik ikusi dut herri txiki bateko jendearengan, izan baserritar, izan kaletar. Idazten hasi ahala, zuhaitz bat agertu da nire baitan gordea zegoena; ez nekien hainbeste frutu, lore eta zauri zeuzkanik, begira jarri natzaion arte.
Liburu hau saiakera bital bat da. Badaude datuak, badaude erreferentzia teorikoak, erreferentzia literario eta filosofikoak, baina batez ere naturaren eta kulturaren artean egindako bidaia pertsonalaren bizipenak ageri dira. Erreferentziak, datuak, teoriak, ispilu gisa erabili dira, egilearen buruan halako prisma bat sortzeko, ispiluzko prisma bat, ikuspegiak ugaritu nahirik. Baina, oinarrian, bizipenak agintzen du, idazlea lekuko bat da, eta protagonista batzuetan. Haren begiek ispiluetan begiratzen dute, baina betiere naturaren koloreek eta usaimenak gidatuta. Mintzo da errekez, mendiez, harriez, animaliez, bizitza biologikoaren misterioez, zuhaitzez, batik bat zuhaitzez, eta gizakioz: gizakiok naturarekin dugun harreman kontraesankorraz, gizakiok depredadore neurrigabeko bihurtzen garenekoaz, gizakiok giza izatea bera ere galzorian jartzera daramagun atakaz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button