BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketaren asteburuko saioak

Apirilaren 1ean abiatu zen Arabako Bertsolari Txapelketa, eta bere abiadura hartuta dauka. Lehen saioa, Amurrioko Kultur Etxean izan zen, eta horren ostean, Biasterin eta Trebiñun izan ziren zitak.
Asteburu honetan ere beste bi saioa programatu dira. Legution, apirilaren 8an, bilduko dira Ekaitz Samaniego Curiel, Oihane Perea Perez de Mendiola, Orlando Arreitunandia Arinas, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Unai Bengoetxea Mujika eta Xabier Lasa Arrizabalaga. Eta hurrengo egunean, Langraizen izango den saioan, Felipe Zelaieta Txurruka, Iñaki Cabeza Conejo, Maddi Agirre Epelde, Markel Yoller Lopez de Arroyabe, Peru Abarrategi Sarrionaindia eta Unai Mendibil Etxeberria juntatuko dira.

Txapelketak bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango ditu. Final zortzirenak aipaturiko herrietan izango dira; finala laurdenak Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion; eta finalerdiak Araia eta Izarran. Finala, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan egingo da lehen aldiz.

Parte hartzeari begira, Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute: 18   bertsolari arituko dira final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean.

Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba dituzue datu gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button