BESTELAKOAK

Bihotzaren hitzak gutunetan jarriak

Gutuna genero bat da berez. Ugariak dira pertsona ospetsuen arteko gutun-trukean oinarritutako literatur lanak. Sentimendu eta emozioen adierazpena sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Barakaldoko Udaleko Kultura Arloak Bihotzaren Hitzak 2019 Maitasun Gutunen XXIV. Lehiaketarako deialdia zabaldu du.  2019ko urtarrileko 19ra arte izango da epea.

Bertara joanda edo postaz bidaliz aurkeztuko dira gutunak, hurrengo helbidean: Gurutzetako Zentro Zibikoa. Balejo kalea, 4. 48903, Barakaldo. Kanpoko aldean, jarri: “Bihotzaren Hitzak 2019” Maitasun Gutunen XXIV. Lehiaketa.

Honako sariak banatuko dira euskarazko edota gaztelaniazko arloetan:  Lehenengo saria: 300 € eta diploma. Bi accesit emango dira, 200 eurokoak.

Lanak bidaltzeko baldintzak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button