MUSIKA

Jabier Muguruzak “Tonetti anaiak” aurkeztuko du zuzenean Iruñean

Jabier Muguruzak (Irun, 1960) Tonetti anaiak disko berriko doinuak joko ditu larunbatean, azaroak 28, Sanduzelaiko Civivoxan, 20:00etan.

Muguruzak aurten grabatu du Tonetti anaiak, El Vendrelleko Auditorium-ean eta Mamusik Estudioetan. Masterizazioa, berriz, New York hiriko Turtle Tone Estudioetan egin du.

Gipuzkoarra ondoko musikariekin aritu da estudioan: Mikel Azpiroz (pianoa, Hammond C-3 organoa eta moldaketak), David Gomez (bateria), Ignasi González (kontrabaxua) eta Gorka Benitez (saxo tenorea). Pablo Guerrero, Gar eta Sonia Yabenek ere parte hartu dute diskoan.

Muguruzarren hamalaugarren lana da Tonetti anaiak, eta tempo lasaiak biltzen ditu. Hitzen harira, bere testuez gainera, beste idazle batzuenak ere jaso ditu, tartean, Lourdes Oñederra, Harkaitz Cano eta Gerardo Markuleta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button