MUSIKA

Bilboko Arriaga Antzokian "Ahotsetan" ikuskizuna

Ahotsa eta isiltasuna. Hitz egin beharra eta isiltzeko premia. Oihua eta xuxurla. Bi-biak daude gugan, eta bi horiek ditu literatur emanaldi musikatu honek bere ardatzean.
Ahotsa da bizitzaren hasiera. Haurrak bere amaren sabeletik ateratzen denean egiten duen lehen gauza negar egitea da… Bere ahotsa erakusten digu eta amarena jaio aurretik ezagutzen du. Munduan ez daude bi ahots berdin. Ahots batek beste baten antza handia duenean, zalantzan jartzen da haren nortasuna ere. Horregatik da ahotsa gizabanakoaren barra kodeetako bat.

Ahotsak ere badu bere ifrentzua, ordea: isiltasuna. 1972an, bere ohiko ahots sendoarekin bertsotara zihoala, mikrofono aurrean paratu eta mutu geratu zen Uztapide Atano III.a frontoian. Gerra osteko bertsolaritzaren ahots izan zena, mutu. Bat-bateko bertsoak egiten jarraitu zuen, hala ere. Bere omenaldietara mutil gazte batekin joaten zen: itsumutil (mutumutil) batekin, alegia. Idatziz bat-batean bertsoa idatzi eta bere itsumutilak abesten zuen, bere ordez.

Ikuskizunean, zuzeneko musika eta ahotsen manipulazioaz Xabi San Sebastian arduratuko da eta testuak, hautaketa literarioa eta irakurketa Harkaitz Canok egingo du.
Lehena prestakuntza nabarmen eta esperientzia zabaleko musikaria, abeslaria eta gitarrista da. Haren talentua, trebetasuna eta gogo bizia ez dira oharkabean pasatzen. 2004. urtean, Orai argitaratu zuen, bakarkako lehen proiektua, euskal musika tradizionalaren ikuspegi sutsu eta gaurkoarekin harrituko gaituena.
Harkaiz Cano literaturan Lubaki Bandan hasi zen. Gaztea izan arren, haren bibliografian hainbat genero jasotzen dira: poesia, nobela, ipuinak,… Euskal literatura berriko balio egonkorrenetariko bat dela esaten da.

Arriaga Antzokia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button