EMAKUMEA

“Aldaketaren Ahotsa” zinema zikloa Azkuna Zentroan

Apirilaren 27tik ekainaren 23ra, Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berri zabalduko du: Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema. Ekimenak ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada aztertuko du.

“Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman. Ziklo berri honetan, Zinematekak zinemagile horietako batzuen aukeraketa bat aurkezten du, eta, filmografia hasiberri batekin, beren ahalmen eta talentu guztia erakusten dute.”

Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema zikloari hasiera emateko, Arantxa Santestebanek zuzendu eta protagonizatutako 918 gau proiektatuko da. “Gizataldearen zentzuaren galera eta bizitza berri baten ahalegina gogorarazten duen narrazio zatikatua” da, haren hitzetan.
Bihar, hilak 27, izango da proiekzioa, eta apirilaren 28an, filmaren proiekzioaren ondoren, Arantxa Santesteban zuzendariarekin solasaldia izango da.

Zikloan honako zuzendarien lanak ikusiko dira: Nadine Labaki, Carla Simón, Dominga Sotomayor, Clara Roquet, Lynne Ramsay, Eliza Hittman, Julia Ducournau eta Dea Kulumbegashvili.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button