ARTEA

Akuarela onirikoak

Javier Ortas madrildarraren akuarela erakusketa bikaina abiatu du Iruñeko Michel Menendez galeriak.

Michel Menendez adituak bidali digun katalogoan hauxe dio: Javierrek imajinatzen du, pentsatzen du eta sortzen du. Oso estilo pertsonala du, eta nekez topa daiteke antzekorik beste inorengan.
Onirikoa eta imajinatzailea da, eta horren bidez, oso obra interesgarria eta itxaropentsua sortu du. Izan ere, pintatzen duen poeta bat da. Kolorea eta pintzelak erabiltzen ditu inspiratzen duen zerbait topatzean sentitzen duen sentimendu lirikoa adierazteko.

Azken bost urtetan, hamabost erakusketa egin ditu, eta beste hainbeste modu kolektiboan ere, hala nola,  Madrid, Milan, Amsterdam, A Coruña, Santander, edo Iruñean. Modu berean, lan hauei esker zenbait lehiaketetan saridun suertatu da, eta hainbat sari preziaturen jabe ere bada.

Hemen ikus ditzakezue obra interesgarri horiek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button