ARTEA

Artea, lurraldea eta landa eremuak

Martxoaren 28an eta 29an Igartubeiti Baserri Museoak (Ber)topaketak. Artea, lurraldea eta landa eremua izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Lurraldean bizitzeko beste modu batzuen inguruan hausnartzeko gonbidapena dakar ekimenak.

Barne Begiradak proiektuaren barne, topaketa hau lurraldea bizitzeko beste modu batzuen inguruan hausnartzeko espazio berriak sortzea proposatzen du, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta. Gaur egun elkarren artean bizi diren eta elkarri eragiten dioten bi munduen arteko lotura edo itxurazko tentsio horretan, ingurunearekiko beste harreman modu batzuk proposatzen dira, industria-testuinguru batean bizi diren udalerri batzuen landa nortasunetik abiatuta.
Ideien elkartruketik eta hainbat proiekturen errekonozimendutik abiatuta, iruditeriak berrikusiko ditugu, entzuteari arreta jartzen dioten prozesuetatik, lurraldeen kultura-herentzian bildutako ezagutzetara, gaur egun landa-eremutik haratago hedatzen direnak eta aitortutako balio gisa kokatzen direnak.

Jardunaldietako programazioa zertan den ikusteko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button