LITERATURA

“Saizarbitoria eta iragana”, Zapiainen saiakera berria

Markos Zapiainek saiakera liburu berria aurkeztu du aste honetan: Saizarbitoria eta iragana.

Lanaren abiapuntua galdera batean kondentsatu ahal da: Nola jokatzen dute Ramon Saizarbitoriaren ipuin eta nobeletako pertsonaiek?
Errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kontzientzia eta beldurra nola bizi dituzten erakutsi nahi du  Zapiainek.

“Pertsonaiek arazoak dituzte beren burua onartzeko orduan, ez dituzte gertaerak osasuntsuki digeritzen. Pasioek erasaten diete. Identitatea kuestionatzen dute”.

Hasierako lerroak honakoak dituzue:  “Saiakera honek izenburuaren garapena behar luke funtsean. «Iragana»ri dagokionez ez dago misteriorik, iraganaz gehienok beste barik ulertzen duguna hartuko dut kontuan. Aldiz, «Saizarbitoria» beharrean egokiagoa litzateke beharbada «Saizarbitoriaren protagonistak». Saizarbitoriaren protagonisten arazoa da denbora ez zaiela ondo iragaten, ez dituztela gertaerak osasuntsuki digeritzen. Ondo ulertuko lukete Lord Byronen esana: zorionaren oroitzapena jadanik ez da zorion; aitzitik, zoritxarrarena zoritxar da oraindik.
Iraganaz eri daude Joxe Zuazalagoitia, Ene Jesus-eko protagonista, Abaitua biak, Entziklopedista, gudari zaharra, Juan Martin, zuzenbidean lizentziaduna, Martin eta Martinek asmaturiko Faustino Iturbe, Julia…; iraganetik askatu, apur bat bederen, eta etorkizun pixka bati zabaltzeko ahaleginak egiten dituzte batzuetan, baina azkenik ezin dute iragana eraman, horrexek dakarkie zoritxarra. Protagonista indibidualek ez ezik, gizarteak eta herriak ere ez dakite iraganari aurre egiten, beti dabiltza iraganeko zamapean itotzear edo itota”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button