LITERATURA

Terrorezko euskal istorioak Mikel Rodriguezen eskutik

Mikel Rodriguezek Sacamantecas y otros relatos vascos de terror izeneko liburua aurkezten ari da egunotan. Bihar bertan Donostiako FNAC dendan izango da eta atzo berriz, Gasteizko Aldabe kultur etxean izan zen. Liburua Elkar argitaletxeak plazaratu du.

Liburuak terrorezko ipuin sorta biltzen du, hala nola, Sacamantecas, Sabbat, Hombre-lobo en Bergara edota Vampiros en Donostia izenburuko kontakizunak. Narrazio hauetan bi dira ezaugarri nagusiak: batetik, HP Lovercraft terrorezko idazle estatubatuar klasikoaren itzala, eta bestetik, euskal tradizio ilunenaren influentzia.

Izan ere, idazlea historialaria da eta bere ezagutza zabala baliatu du ipuinak egoki kokatzeko: “Esaterako, liburuan Otxate aipatzen da, jendez hustutako Arabako herri misteriotsu ezaguna, edo XVI. eta XVII. mendeetan Lapurdin eta Bidasoa aldean burututako sorgin ehizak”.

Horretaz gainera, liburuan hainbat pertsonaia historiko ere agertzen dira, hala nola, Sacamantecas, Fausto Elhuyar zientzialaria edo PNVko sortzaile Sabino Arana.

Mikel Rodriguez Alvarez (Oiartzun, 1967) Historia irakaslea da Lekarozko institutuan. Aditua da Historia Garaikidean eta Ahozko Historian. Makina bat erakunderekin aritu da lankidetzan eta hainbat argitalpen espezializatutan idatzi du. Sacamantecas y otros relatos vascos de terror da fikziozko alorrean argitaratu duen lehen liburua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button