IKUS-ENTZUN

“Raining Stones” filma Bilboko Bakearen Etxean

KEM-MOC eta Sinkuartel Konpartsa Antimilitaristak antolatuta, igandean, abenduak 2, Ken Loach zinegile ingelesak 1993an zuzenduriko Raining Stones filma ikusi ahalko da Bilboko Bakearen Etxean, 18:00etan.

Filmak Ingalaterra iparraldeko familia bateko buru baten istorioa kontatzen du, zeina langabezian dagoen. Lanik eta dirurik ez izatea baina, ez da oztopo izango bere alabak lehen jaunartzean soinekorik onena eraman dezan.

Bere estreinaldiaren urtean Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Cannesen, eta BAFTA Sarietan izendatua izan zen Film Britainiar Onenaren atalean.

Emanaldiaren ostean filmaren inguruko solasaldia izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button