ESZENA

Oholtzatik liburuko orrietara

Artezblai argitaletxeak Gure bide galduak antzezlanaren testua plazaratu berri du. Dejabu panpin laborategiak antzezlan honekin berrogei emanalditik gora eskaini ditu 2011ean estreinatu zenetik eta ikusleen eta kritikaren harrera bikaina izan du. Beste aldetik, urte honetan Donostia Antzerki Saria eskuratu du lanak.

Agus Perez kritikariak hauxe esan zuen Berria egunkarian lanaren gainean: “Dejabu konpainiaren Gure bide galduak antzezlan ezinago landua eta ondo asmatua da, eta era harrigarri samurrean irudikatzen ditu 70etako urte ilun eta gogorrak, baserritik giro kaletarrera joandako neska baten bizipenetan. Taldeari dagokion legez, zoragarria da objektu apalei emandako balio metaforiko eta sinbolikoa, baina harribitxi eszeniko honetan pertsonaien diseinu eta egikera garbia eta denbora eta espazioaren maneiua ere nabarmendu behar dira”

Testuaren argitalpena ohorezko kolaborazioekin dator. Alde batetik, Harkaitz Cano idazle porrokatuak hitzaurrea idatzi du eta honetaz gain, Ainhoa Resanok eta Nati Cuevasek hainbat emanaldietan eginiko argazki-xorta batekin horniturik dator liburua.  

Artezblai argitaletxearen www.libreriayorick.com webgunean eskura dezakezue lan hau. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button