BERTSOTAN

Martxoaren amaieran hasiko da “Bizkaiko Taldekakoa”

Bizkaiko Taldekakoa ekimenak Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu: “bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak”. 2017an egin zen lehenengoz, 2019an egin zen bigarren edizioa eta badator hirugarrena ere.

Guztira 23 taldek eman dute izena, ia 200 parte-hartzaile, eta kanporaketa fasearen ostean, 9 talde sailkatuko dira maiatzaren 28ko finalera. Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza dago (taulan, zehaztuta, herria edo eskualdea).

Fase bi izango ditu Taldekakoak: kanporaketa fasea eta finalaren eguna. Kanporaketa faseko saio gehienak hiru taldeka jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzeko talde bat pasatuko da finalera. Kanporaketa bakoitzean hiru saio labur izango dira: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra, eta hirugarrena lehenengoaren kontra. Saio bakoitzetik talde batek egingo du aurrera.

Finalaren egunean hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Finalaurreko bakoitzean, ordean, 3 taldeek saio bakarra jokatu dute eta irabazlea sailkatuko da finalera.

Lehen saioa martxoaren 25ean egingo da Barakaldon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button