IKUS-ENTZUN

Durangoko Azokako Irudienea gunean programazio berezia

Zineuskadi elkarteak haur eta gazteentzako tailerrak eta emanaldiak antolatu ditu Durangoko Azokako Irudienea gunean. Azokak iraun bitartean hainbat film programatu dira, adin ezberdinetako haur eta gazteak euskarazko zinemaren inguruan elkartzeko.

Emanaldiak hilaren 6an hasiko dira Zipi eta Zape film dibertigarriarekin. Ostegunean, “marrazki bizidunak egiten ikasteko eta bikoizketa munduan murgiltzen hasteko tailerrak egingo dituzte goiz eta arratsaldez”. EHUko Arte Ederren Fakultateko hiru ikasle talde arituko dira goizean horretan. Arratsaldean bikoizketa tailerra eskainiko du Mixer Ikus-entzunezko Zerbitzuak Zineuskadirekin batera. Gazteek ikus-entzunezkoetan erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera paregabea eskaintze dute tailer hauek. Pasa diren edizioetan izugarrizko arrakasta izan zuten ikastaro hauek, eta aurten ere parte hartze handia espero da.

Abenduaren 9an, larunbata, 15:30etik 16:30era Laban, mamu txikia. A ze beldurra! (Alicja Jaworski, Alicia Björk, Karin Nilsson, Lasse Persson, Per Åhlin, 2006, 45 min.) eskainiko zaie haurtxo txikienei. Azken egunean, abenduak 10, Printze Txikia (Mark Osborne, 2015) film arrakastatsua eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button