ESZENA

“Zirkozaurrek” egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaldu du

Haztegia, Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Ekintzak babestutakoa. Haztegi honen baitan, Zirkozaurrek egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Maiatzaren 31n amaitzen da izena emateko epea.

Ekimenaren helburuak honakoak dira: sortzaileek, artistek eta zirko proiektu profesionalen proiektu antolatzaileek izaten duten laguntza eta aholkularitza hobetzea; espazio bat sortzea amateur zirko artistek sorkuntza eta ikerketa prozesuak garatu ahal izateko; eta babesa eta aholkularitza eskaintzea.

Hiru modalitate abiarazi dituzte: Modalitate Profesionala (Sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua); Sorkuntza Laborategi Modalitatea (Malabaristei zuzendutako laboratoegi hau, lan eta ikerketa prozesu baten bitartez garatuko da, eta sorkuntza berritzaile batekin burutuko da); eta Txertatze Modalitatea (Profesionalizatzeko asmoa duten amateur artista edo kolektiboei zuzendua).

Interesa izanez gero, informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button