IKUS-ENTZUN

“Soroa” eta “El Futuro” aurkeztuko ditu gaur FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak emanaldi bikoitza ondu du, gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean: Soroa (Asier Altuna, Euskadi, 2014) film laburra eta El Futuro (Luis Lopez Carrasco, Espainia, 2013) lan luzea; bigarren film horren zuzendariak emanaldian parte hartuko du.

Soroa film laburraren sinopsiak honela dio: “Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek paisaia zeharkatzen du. Beren otoitzen oihartzunak euria dakar”.

Bestalde, El Futuro lanaren zuzendaria Luis Lopez Carrasco Colectivo Los Hijos taldeko kidea da, Javier Fernandez Vazquezekin eta Natalia Marinekin batera, eta El Futuro bakarka filmatu duen estreinako lan luzea da. Espainiako 1982ko hauteskundeetako giroa jorratzen du filmak. Hauteskunde gauean, gazte talde bat PSOEren garaipena ospatzen ari da, baina ez dute gogoratzen urtebete lehenago, 23F estatu kolpe ahalegina izan zela.

Zuzendariaren hitzetan, “El futuro film politikoa da, batera edo bestera, film guztiak direlako politikoak”. Baieztapen horri ondokoa gehitu dio: “Norberaren burua apolitikotzat hartzea ideologikoki agerian geratzeko modurik hoberena da, aginte hegemonikoak, finantzazkoak edo instituzionalak esandakoarekin elkarbizitza akritikoan instalatuta gaudela erakusteko modurik hoberena, hain zuzen ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button