IKUS-ENTZUN

Zinema eta giza eskubideak uztartzen Donostian

Giza Eskubideen Zinemaldiaren IX. edizioaren egitarau aurkeztu zuten atzo Donostian. Ekimena apirilaren 8tik 15era bitartean egingo da Victoria Eugenia Antzokian, eta hiriko beste toki batzuetan. Orotara 25 film luze, 21 labur eta 5 erakusketa izango dira ikusgai. Zinemaldia Venezuelako Hermano (Marcel Rasquin, 2010) lanak zabalduko du apirilaren 8an.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak atondu dute ekimena, planeta osoan zehar giza eskubideen urraketen inguruko sentsibilizazio eta kontzientziazio lanean diharduen erreferente izateko asmoz.

Aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria, Kim Longinotto dokumentalen zuzendari britainiarrari eman diote. Dokumentalen errealizadore garrantzitsuenetakoa da gaur egun Longinotto. 20 film luze baino gehiago egin izan ditu (1976an estreinatu zenetik), mundu osoan zehar proiektatu eta saritu izan direnak, eta planetako bazter guztietatik egin izan dituen giza erretratuek, emakume kementsu eta borrokalarien historietan arreta berezia jarriz, egungo dokumentalaren erreferentzia bihurtu dute. Aurten, bere azkeneko lana aurkeztuko du Donostian, Pink Saris (2010), Indiako iparraldean emakumeen eskubideak defendatzen lanegiten duen Sampat Palen irudian oinarritua.

Horretaz gain, beste hiru sari banatuko dituzte: Ikusleen Saria Film Luze Onenari; Gazteariaren Saria Film Labur Onenari; eta Amnesty International erakundearen Saria.

Zinemaldiaren egitarau osoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button