IKUS-ENTZUN

Zinemaren festa FAS Zineklubean

Bilboko FAS zineklubak 2012ko zinema sasoiaren inaugurazioa egingo du gaur berton, horretarako propio antolatu duen saio berezi batekin.

Gaurko emanaldi berezian Por los camareros (Javier Echaniz eta Gregorio Muro, Euskadi 2011) film laburra eta The party (Blake Edwards, USA, 1968) film luzea ikusteko aukera egongo da.

Inaugurazio egun honetan, Gorka Aginagalde Por los camareros filmeko aktorea egongo da presente. Gorka Aginagalde (Gazteiz, 1966) euskal aktore ospetsua da. Hainbat lan egin ditu bai telebistarako (Hermanos y detectives, Los hombres de Paco, Dr. Mateo edo Plaza de España telesailetan, besteak beste) bai antzerkirako (Cocidito madrileño, 2004-05; Todos nacemos vascos, 2006; edo Cotillas, 2010-11, Gorkak idatzi eta zuzenduta). Zineman zuzendari askorekin lan egin du: Alex de la Iglesia (Muertos de risa, 1998 eta La comunidad, 2000); Juanma Bajo Ulloa (Airbag, 1996 edota Frágil, 2004); Kepa Sojo (El síndrome de Svensson, 2005); Manuel Gutiérrez Aragón (Visionarios, 2000); Helena Taberna (La buena nueva, 2007) edo, pasa den urtean, Pedro Olearekin La conspiración izeneko pelikulan.

Beste aldetik, Blake Edwards (Tulsa, Oklahoma, 1922 – Brentwood, California, 2010) The Party filmeko zuzendaria da. Zinema historiaren pelikula ospetsu batzuen egilea da, eta 2004an Ohorezko Oscar saria eman zioten, bere ibilbide profesionalari aitorpena eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button