ARTEA

Leizeak irudiaren labirinto direnean

Leizeak ardatz dituen erakusketa paratu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hala, Leizeak. Irudiaren labirintoak izenburupean, Iñaki Graceneak, Henna Nadeemek, Javier Arcek eta Sheena Macraek leizearen inguruko gogoetak landu dituzte, bakoitzak bere diskurtsoari eutsiz, eta askotariko arte diziplina erabiliz.

Esate baterako, Iñaki Graceneak bideo-zaintzaren gaineko gogoeta bat aurkeztu du Koldo Mitxelenan. Horretarako, bideo-zaintzako irudiak erabili ditu bere margolanetan.

Henna Nadeem artista britainiarrak berriz, paisaia liburu klasikoetako irudiak hartu eta kultura islamiarreko motiboekin konbinatzen ditu, collagetik gertu dauden emaitzak erdiesteko.

Bestalde, Javier Arcek mendebaldeko arte historiaren ikonoak bere egiten ditu errotuladoreak erabiliz. “Trazu txikiz egiten du, paper industrial hauskaitz baten gainean, eta gero marruskatu egiten du egindakoa, botatzeko bezala”. Horrela, Picassoren Gernika edo Goyaren Maiatzaren hiruko fusilamenduak transformazio ikaragarriak pairatzen dituzte Arceren eskuetan. Horretaz gainera, performanceetan ikusleek eginiko irudiak beira eta binilo gainean landu ditu eta horiek ere ikusgai daude Donostian.

Amaitzeko, Sheena Macraeren obran zinea da abiapuntu. Hala, filmak eta telesailak konbinatzen ditu bere bi instalazioetan; Projectionists izenburuko saileko irudi batzuk ere ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button