IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko komunikazio gradua eta graduondoak

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aretxabaletako Campusa estreinatu du, Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua eta graduondoak hartzeko.

Ohar luze batean campus berriaren inguruko informazio zehatza luzatu digute: “Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletako Udalaren laguntza izan du azken bi urteotan landutako proiektua aurtengo ikasturtean gauzatzeko. Proiektu horretarako arrazoiak bi izan dira: alde batetik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak azken urteotan Hezkuntzako titulazioetan izan duen ikasle kopuruaren hazkundeari erantzuna ematea; eta bestetik, Unibertsitatearen sustraiak Gipuzkoan sendotuko dituen punta-puntako campus berria eraikitzea, Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua eta graduondoak hartzeko.

Ikasturte honetatik aurrera, beraz, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bi campus izango ditu: Aretxabaletako berria eta Eskoriatzakoa. Aretxabaletako Campusean Ikus-entzunezko Komunikazioaren titulazioa hartuko du, espezialitate horretarako berariaz egokitutako instalazioetan.

Lortu ahal izango den gradu horren helburu nagusia komunikazioaren eta informazioaren arloko balio anitzeko profesionalak trebatzea da, edozein komunikazio-arlotan lan egiteko gai izango direnak, batez ere ikus-entzunezko eta multimedia-arloetan, eta inguruko beharrei erantzuteko gauza izango direnak”.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button