ESZENA

“Dantza Zirkuituak” lau koreografia antolatu ditu egunotan, Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak bideraturiko XV. Dantza Zirkuituaren egitaraua Gipuzkoa aldean garatuko da egunotan.

Hala, Organik Dantza konpainiak Sareak lana aurkeztuko du Zarautzeko Modelo Aretoan,  maiatzaren 1ean, 20:00etatik aurrera. Sareak-en, bost emakume protagonistek arrantza-portuetara eramango gaituzte, une intimo eta groteskoen artean, begirada ironiko batetik abiaturik.

MugMus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria eskainiko du Beasainen, maiatzaren 3an, 19:00etan. Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua… hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat.

Egun berean, Lasarte-Orian, Manuel Lekuona Kultur Etxean, Logela & Circle of Trust taldeek Nagare taularatuko dute. “Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak itxuratu, moldatu eta zizelkatu egiten gaitu, ibaiaren korronteak bere ibilguko haitzak hondeatzen dituen bezala. Batzuetan, kostatu egiten zaigu gurekin bat egin nahi duten eraginak sumatzea”.

Azkenik, Dantzaz Konpainia & Teatro Paraiso taldeek Ehuna koreografia egingo dute Soreasu antzokian, maiatzaren 5ean, 12:00etan. “Airearekin eta gorputzarekin mugimendua jostea, ehunaren dantza egiteko. Espazioa janzten duen oihal handi bat, bertan gorputz jostalariek dantza egiteko. Horrela, gorputzak eta aireak mundu poetiko eta sentikorrean barneratuko dituzte ikusle txikiak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button